Zirkuituak Europako txapelketa bat hartu zuen, eta Ortuella AtletismoKlubari eta Bizkaiko Atletismo Federazioari esker itzuli zen atletismokohitzordu nagusietara. Goizeko hamarretatik aurrera 16 urtez azpiko probaezberdinak jokatu ziren 250 partaide ingururekin eta kros goiz politbatez gozatu zuten. (Sailkapenak Federazioaren webgunean daude argitaratuta). Mendearen hasieran, hau da, 2002an, Europako klubeen txapelketa hartu zuen Las Balsas zirkuitoaren eskaintza onarturik, oso gustora jaso zuen Bizkaiko Atletismo Federazioak Ortuellako klubetik jasotako gonbidapena. 2021eko hutsunearen ondoren Bizkaiko Cross txapelketa bueltan zegoen. Eta eszenariorik politenarikoan. Larunbatean, Santurtzi klubarekin 3.000 metrotan 8.23 denbora bikainean egin ondoren hamabi ordu geroago irteera marran gogoz Beteta bertaratu zen Pablo Maldonado getxoztarra. Hau da, hau taldeko koloreak barruan eramatea! Behin karrera hasita hiru laguneko multzo bat hartu zuen burua, Ismail Razga eta aipatutako Pablo Maldonado, kamiseta morea soinean. Haiekin batera, Oier Ariznabarrerta durangarra, hirukotea osatuz. Ehun lasterkari multzoaren aurrean bost itzuli zirkuitoari 8760 metro betetzeko. Azken aurrekoan, hiru baino, bi atleteen artean lehia izango zela ikusi ahal genuen, klub bakoitzeko bana. Pablo Maldonadok, nahiz eta fondo erdiko espezialista izan, ez zuen itxaron nahi bere aurkaria uzteko. Ariznabarretak maratoia prestaketa fasean egonda, ezin zuen bere erritmo aldaketa mantendu azken itzulian eta Maldonado bederatzi segunduko abantaila helmugaratu zen. PwC multinazionalean Kontabilitatea Master aurreratu batean…